Martxoaren 31ko bonbardaketan gertatutakoa gogora ekarriko dute Durangon

Anboto 2013ko mar. 29a, 10:02

Datorren igandean, martxoaren 31n, 76 urte beteko dira Franco eta Mola Jeneralek eta errepublikaren aurka altxatutako indarrek, Alemaniatik etorritako militarrekin batera planifikatu ondoren Italiako Aviazione Legionariak Durango bonbardatu zutela. Egun horretan gertatutakoa gogora ekartzeko Gerediaga elkarteak eta Kriskitin dantza taldeak Durangoko Udalagaz batera hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Datorren igandean, martxoaren 31n, 76 urte beteko dira Franco eta Mola Jeneralek  eta errepublikaren aurka altxatutako indarrek, Alemaniatik etorritako militarrekin batera planifikatu ondoren Italiako Aviazione Legionariak Durango bonbardatu zutela. Egun horretan gertatutakoa gogora ekartzeko Gerediaga elkarteak eta Kriskitin dantza taldeak Durangoko Udalagaz batera hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

 

Egun haietan jasotako erasoaren ondorioz 336 biztanletik gora heriotza aurkitu zuten eta ehunka izan ziren zaurituak. Herriko eraikuntzetako kalteak konpontzeko hamarkadak behar izan ziren eta barne".

 

\"\"

 Zauri askok sendatu gabe jarraitzen dute. Gerediaga elkarteak azaldu duenez, "lekukoen azken belaunaldiak desagertzen ari dira eta oraindik sarraskia agindu eta burutu zutenek hitzik ere ez dute esan. Bere garaian asko mintzatu ziren gezurra munduko lau bazterretara zabaltzeko asmoarekin. Orain, hamarkada asko igaro ondoren eta nahi duenak egia eskura duenean, isiltasuna dute erantzun nagusia Madril, Berlin, Erroma eta Vatikanoko nagusiek".

 

Gaineratu dutenez, "baina haien isiltasunak beldurra ematen digunez, Kriskitin Dantza Taldeak eta Gerediaga Elkarteak, Durangoko udalaren laguntzarekin, azken urteetako ohitura jarraituz Durangoko martxoaren 31 gogoratuko dute "berriro gertatu ez dadin garrasia aurten ere Andra Maritik mundura zabaltzeko

 

Martxoaren 31n eguerdiko 12:30ean burutuko da oroimen ekitaldia Andra Mariko plazan. Bertan Durangoko bonbardaketen ondorioz hildakoen oroimenez jarritako plakan lora sorta jarriko dute. Jarraian, Kriskitin Dantza Taldeak aurresku bat eskainiko du, eta ondoren oroimen idatzi bat irakurriko dute. Xabier Amurizak eta Ander Ertzillak orain urte batzuk bonbardaketa dela eta prestatutako kantua abestuz bukatuko da ekitaldia.

 

Egun hauetan, martxoaren 31ra arte, Durangoko Arte eta Historia Museoan “Durango i Gernika ” Carmelo Ortiz de Elgearen margo bilduma izango da ikusgai.

 

Aurtengo egitaraua apirilaren 12an ekitaldi berezi batekin amaituko da. Ostiral horretan arratsaldeko 19:00etan Durangoko San Agustin Kultur Gunean Angel Viñas historiagileak Alemania e Italia y la Guerra Civil Española izenburua duen hitzaldia eskainiko du.

 

Hitzaldian, Alemanian oraintsu Durangoko bonbardaketari buruz aurkitutako dokumentu eta datu berriak ezagutzera emango omen ditu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!