Hamabost eragilek 'Ez gara espaloitik jaitsiko, Durangon euskaraz bizi' ekimenagaz bat egin dute

Anboto 2013ko mar. 27a, 09:52

Agerraldi hau Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 13an Agoitzen antolatuko duen Euskaraz Bizi Egunarekin lotua dago

Agerraldi hau Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 13an Agoitzen antolatuko duen Euskaraz Bizi Egunarekin lotua dago.

 

Eragile guztiek euskaraz bizitzeko konpromisoa hartu dute, eta norbanako zein eragile guztiei dei egiten diete “ez daitezen espalotik jaitsi” eta beraien moduan euskaraz bizi daitezen. Ondorengo eragileek bat egin dute EHEren ekimenagaz: Berbaro elkartea, Durangaldeko AEK, Plateruena kafe antzokia, Anboto komunikabideak, Durangoko EHE, Ibaizabal ikastola, Kurutziaga ikastola, Gerediaga elkartea, Kimuak aisialdi elkartea, Ikasle abertzaleak, Durangoko Ernai, Zapaburu gazte konpartsa, Durangaldeko LAB, Durangaldeko ELA eta Intxaurre elkartea.

 

Apirilaren 13an Agoitzen egun osoko egitarauagaz ospatuko duten Euskaraz Bizi Egunera joateko autobusa Durangoko Madalenako geltokitik 9:30ean irtengo da.

 

Autobusean izena emateko aukera egongo da Intxaurre elkartean eta Plateruena kafe antzokian. Autobusak eta bazkariak 20 euro balioko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!