Durango Judo Taldeak hainbat domina ekarri ditu etxera

Anboto 2013ko mar. 27a, 10:40

Frantziako Saint Aubin du Medoc herrian jokatutako txapelketan emaitza bikainak eskuratu dituzte Durango Judo Taldeko gazteek. Hamalau judokak parte hartu zuten txapelketan, eta denek irabazi dute dominaren bat

Frantziako Saint Aubin du Medoc herrian jokatutako txapelketan emaitza bikainak eskuratu dituzte Durango Judo Taldeko gazteek. Hamalau judokak parte hartu zuten txapelketan, eta denek irabazi dute dominaren bat.

 

\"\"

Kadeteetan, haur-kategorian eta benjaminetan jokatu zuten gazteek. Taldeko arduradunek diotenez, "benjaminen taldea zabalena izan zen, eta teknikoki oso ondo jardun zuten". Taldeko arduradunek judoken jarrera eta ahalegina azpimarartu gura izan dute. Deniba Konarek bere pisuan urrezko domina irabazi zuen eta Ainhoa Alonsok eta Leire Bazan

 

ek brontzezkoak. Mutilek ere urrezko hiru domina, zilarrezko bat eta lau brontzezko irabazi zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!