Kutxazain automatikotik dirua ateratzen ari ziren bi pertsonari lapurretan egiteagatik 18 eta 17 urteko gazte bi atxilotu zituen, atzo, Durangoko Udaltzaingoak. Zumalakarregi kaleko BBKren suskurtsalaren aurrean izan zen lapurreta, 14:30ean.
Atxilotu biak (18 urteko neska eta 17 urteko mutila) bat eginda zebiltzan, udaltzaingoak azaldu duenez: sinadurak biltzen ari zirela aitzakiatzat hartuta nahasi zituzten biktimak.
Epategiaren esku utzi du Udaltzaingoak emakumea, eta Bilboko adin txikikoen fiskaltzarenean, gaztea. Ikertzen ari dira atxilotuek antzeko beste lapurretaren batean parte hartu ote duten.