Faustegoiena sektoreko 58 etxebizitza zotz egin dituzte

Anboto 2013ko mar. 22a, 08:40

Atzo eguerdian, Faustegoiena sektoreko 58 etxebizitzen zozketa egin zuen Durangoko Udalak, San Agustin kulturgunean egindako ekitaldian

\"\"Atzo eguerdian, Faustegoiena sektoreko 58 etxebizitzen zozketa egin zuen Durangoko Udalak, San Agustin kulturgunean egindako ekitaldian.

 

Babes ofizialeko etxe horiek kooperatiba erregimenean emango zaizkie interesa agertu eta zozketan zortea izan dutenei. Faustegoienan 118 etxe egitea dago aurreikusita, baina eskatzaileen kopurua uste baino txikiagoa izan denez, egitasmoa bitan banatzea erabaki zuen udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!