200 ardo eta mariskoa, Ardo Saltsan azokako protagonistak

Anboto 2013ko mar. 23a, 08:52

Gaur egingo da ardoan eta delikatessen produktuetan oinarritzen den azoka

Gaur egingo da ardoan eta delikatessen produktuetan oinarritzen den azoka.

 

Gaur egingo da Landako Gunean Ardo Saltsan azokaren seigarren edizioa. Ardoan eta delikatessen produktuetan oinarritzen da azoka hau, eta antolatzaileek esan dutenez, hemengo zein atzerriko 52 upategik parte hartuko dute. 140 ardo marka, eta 200 mota baino gehiago probatzeko aukera egongo da bertan.

 

Jatekoen atalean, mariskoa izango da protagonista. “Gastronomia finena eskainiko digute ostra asturiarrak bizirik egosiko dituen pulpeiro batek, eta miniaturazko sukaldaritza prestatuko duen Iñaki Uribek”. Saltsan catering etxeak ere hainbat plater prestatuko ditu.

 

11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Ardo eta delikatessen jakien “paradisua” izan gura duela esan dute arduradunek. Bertara sartzeko, hamabost euro ordaindu beharko dira.

 

‘Kiribil’ erakusketa

Egun guztian egingo dituzte enologiagaz eta gastronomiagaz lotutako hainbat ekitaldi Landakon. Esaterako, Gotzon Garaizabalek eta Peru Magdalenak Kiribil aurkeztu dute, argazki erakusketa poetikoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!