Udalak bat egin du Martxoaren 8aren harira eratutako ekitaldiekin

Anboto 2013ko mar. 8a, 14:35

Emakumeen eskubideetan atzera egiten ari dela kritikatu dute adierazpen instituzionalean EAJk, Bilduk, PSE-EEk eta Aralarrek

Emakumeen eskubideetan atzera egiten ari dela kritikatu dute adierazpen instituzionalean EAJk, Bilduk, PSE-EEk eta Aralarrek.

 

Gaur eguerdian adierazpen instituzionala irakurri du Aitziber Irigoras alkateak udalaren izenean. EAJ, Bildu, PSE-EE eta Aralarreko ordezkariek –PP ez da egon– lagunduta egin du. Gaurko mugimendu feministak deitutako ekitaldiekin bat egin dute, eta bertaratzeko deia ere egin dute.

 

Adostutako testuak dioenez, mugimendu feministak hasitako borrokaren arrazoiak oraindik ere mantentzen dira. Ez hori bakarrik; izan ere, kritikatu dute emakumeen eskubideetan atzera egiten ari dela. Sistema kapitalista eta patriarkarrak menderatuta bizi direla, eta horrek hainbat eratan eragiten diela azaldu dute. Gainera, gaur egun hainbat diskurtsok eta elizako hierarkiaren zein talde ultrakontserbadoreen presioek ere atzera egite horretan laguntzen dutela diote.

 

Mugimendu feministak egindako lana eskertu du udalak. Hain zuzen ere, mugimendu horregaz interlokuzioa indartzea da udalaren lehentasunetako bat, testuaren arabera. Berdintasunaren aldeko politikak garatzea, udal ekintzetan genero ikuspegia bermatzea eta indarkeria matxistaren kontrako politikak martxan jartzea ere badira lehentasunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!