Merkatariek tren geltokiko gune komertziala bisitatu dute

Anboto 2013ko mar. 8a, 11:34

Dendak Bai elkarteko hamahiru merkatarik ikusi dituzte geltoki berriko gune komertzialaren obrak

Dendak Bai elkarteko hamahiru merkatarik ikusi dituzte geltoki berriko gune komertzialaren obrak.

 

Dendak Bai elkarteak prentsa oharra bidali du, hainbat merkatari tren geltoki berriko gune komertziala bisitatzen egon direla azaltzeko. Obrak hastean, Dendak Bai elkarteak kezka agertu zuen guneak edukiko lukeen izaerari buruz. Horregatik, ETS eta merkatariek hitzartu zuten bisita hau egitea; gunea lehenengo eskualdeko merkatariei erakustea zuten helburu, "inbertsio lokala kate komertzial handien aurretik jartzeko asmoarekin". Hamahiru merkatarik agertu zuten gunearen obrak ikusteko interesa, eta dagoeneko egin dute bisita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!