Aukera Azokak 16.000 bisitari batu ditu asteburuan

Anboto 2013ko mar. 7a, 10:14

Espero zutena baino bisitari gutxiago hurreratu da Aukera Azokara, asteburuan. Hala ere, \"poz sentsazioekin\" daude merkatariak. +dendak Durangaldeko merkatari elkarteak azaldu duenez, salmentak ere bajatu egin dira: 11.000 artikulu inguru saldu zituzten, iaz baino 1.000 gutxiago

Espero zutena baino bisitari gutxiago hurreratu da Aukera Azokara, asteburuan. Hala ere, "poz sentsazioekin" daude merkatariak. +dendak Durangaldeko merkatari elkarteak azaldu duenez, salmentak ere bajatu egin dira: 11.000 artikulu inguru saldu zituzten, iaz baino 1.000 gutxiago.

 

Hala ere, salmenta zenbakiak ere positibotzat jo ditu +dendak-ek, "kontuan izanda , 2012an 18.000 bisitari izan genituela". Durango, Abadiño eta Iurretako komertzioek jarritako 30 erakustokietan "kalitatezko artikuluak oso prezio beheratuan" aurkitzeko aukera izan zuten 8. Aukera Azokara hurreratutako herritarrek. Guztira 16.000 bisitari hurreratu dira; bariku arratsaldean batu zen jente gehien, ohorezko aurreskua eta zintaren mozketa egin ondoren.

 

\"\"Antolatzaileek batutako iritzien arabera, merkatariak ere "pozik" azaldu dira lortutako emaitzekin. Domekan anaitasun-bazkaria ere egin zuten; 40 lagun batu ziren: "urte guztian zehar salmentak urriak izan dira eta beherapen kanpainak ez dira oso onak izan. Beraz, mota honetako azokak sasoi kanpoko artikuluak eta dendan saldu ezin diren biltegiratutako artikuluak saltzeko aukera ematen digu".

 

+dendak merkatari elkarteak balorazio positiboa egin du: "Nahiz eta salmentak beherapena izan duen jendeak erantzuten jarraitzen du, eta Durangora etorri da erostera asteburu honetan azoka asko egon arren. Aisiarekin lotutako aktibitateek bere eragina izan dutela uste dugu. Adibidez, larunbatean hanburgesa banatu genituenean jendea  birritan hurreratu zen Aukera Azokara, bat erosketa egiteko eta ticket-a lortzeko eta bestea, hanburgesa dastatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!