Arrazakeriaren Kontrako Astea egingo dute Durangon, martxoaren 11tik 16ra bitartean. Nazio Batuen erakundeak arraza bazterketaren kontrako eguna izendatu zuen martxoaren 21a, eta egun horren bueltan eratu dituzte hainbat ekitaldi udaleko immigrazio sailetik.
Astelehenean hasiko da egitaraua, Angeles de la guarda erakusketaren inaugurazioagaz. Erakusketa udal liburutegian egongo da, eta gainerako ekintzak elkartegian egingo dituzte. Martitzenean berbaldia eskainiko du Trinidad Vicente Torrado irakasleak, 18:30ean. Horren ostean, Compañeras de viaje dokumentala ere ikusi ahal izango dute bertaratutakoek. Eguaztenean, etxeko beharginen lan arautegiaz formazio saioa egongo da 18:30ean.
Eguenean amaituko dira ekitaldiak zine-forumagaz; Made in L.A. ikusiko dute.