Aukera azoka zabalik asteburu osoan Durangon

Anboto 2013ko mar. 1a, 15:20
Jende ugari bildu da gaur eguerdian Landako Gunean, Aukera Azokaren zortzigarren edizioaren irekieran. Asteburu osoan Durangaldeko 30 dendatako produktuak prezio oso beheratuan erosteko aukera eskainiko du Dendak Bai elkarteak.

Jende ugari bildu da gaur eguerdian Landako Gunean, Aukera Azokaren zortzigarren edizioaren irekieran. Asteburu osoan Durangaldeko 30 dendatako produktuak prezio oso beheratuan erosteko aukera eskainiko du Dendak Bai elkarteak.

 

Haurrentzako zein helduentzako moda, oinetakoak, kirola egiteko arropak, dekorazio eta atsedenerako produktuak, optika produktuak, eta, paper-denda eta bulegorako materiala batzen ditu, besteak beste, Aukera Azokak. Kotxe erakusketa ere jarri dute.  Berrikuntza moduan, liburu-denda batek eta gozo-denda batek ere standa jarri dute Landako Guenan.

 

Umeen orgak gordetzeko zaindutako leku bat egokitu dute antolatzaileek. "Horrela, gurasoek saltokien erakusmahaietan erosoago ibili daitezen". Gaur,  11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik Aukera Azoka. Zapatuan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta, domekan, 11.00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

 

Aisialdirako tartea

Erosketarako gunean gain, ludoteka eta kafetegia ere batu ditu Aukera Azokak. Ekintza ludikoak ere antolatu dituzte. Horretara, gaur, globoflexia ikuskizuna egongo da 17:00etatik aurrera, eta, zapatuan, magia ikuskizuna hasiko da 17:30ean. Hamar eurotik gorako erosketa txartela erakusten duten bisitariek +Dendak-eko hanburguesa bat dastatzeko aukera izango dute; baita Durango Txartela erakusten dutenek ere. Igande goizean, bestalde, umeek pottokan pasiada emateko aukera izango dute; 17:30ean, ipuin-kontalariak jardungo du.

 

Erosketak egiterakoan, aparkalekua dute dohan ordu bian. Horrezaz gain, 153 opari egingo dituzte zotz: tartean, erosketa egiteko 100 telazko-orga, autorako 50 itzalkin, otzara bat eta bi e-book egingo dituzte zotz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!