Zabalik dago Txiki Park gunea Landakon

Anboto 2013ko mar. 1a, 11:18
Otsailean hasi eta maiatzera bitartean egongo da zabalik Txiki Park gunea, asteburuetan. Landako erakustazokan egokitutako jolasgunea 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Otsailean hasi eta maiatzera bitartean egongo da zabalik Txiki Park gunea, asteburuetan. Landako erakustazokan egokitutako jolasgunea 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

 

Bi eta bost urte  bitarteko umeentzako jolasak daude herriko gainontzeko jolasleku publikoen alternatiba izan gura duen Txiki Park guneak. "Elkarrekin egoteko, dibertitzeko eta gustura egoteko toki bat eskaintzea da helburua. Era berean, gurasoak eta umeak elkarrekin jolasteko aukera eskaintzea". Horrela azaldu dute udal ordezkariek. Jai egunetan ere egongo da zabalik, gaineratu dutenez. Sarrera doakoa da.

 

Asteburu honetan Aukera Azoka egongo denez Landako Erakustazokan, Txiki Park gunea horren barruan egokituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!