Euskara Sustatzeko Ekintza Plana, 70 eragileren iritziagaz

Anboto 2013ko ots. 28a, 08:52
Esaterako, kirol entrenamenduetan eta eskolaz kanpo euskararen erabilera indartu gura dute

Esaterako, kirol entrenamenduetan eta eskolaz kanpo euskararen erabilera indartu gura dute

 

Udalak badauka 2017ra arteko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Euskararen Aholku Batzordearen barruan diagnostikoa egin zuten lehenengo, eta 70 eragileren partaidetza eduki zuten horretarako.

 

Guztira, sei batzar egin zituzten. Planaren zirriborroa egin zuten gero, eta EABtik eta euskara batzordetik pasatu ostean, martitzenean onartu zen udalbatzarrean. Guztiek egin zuten alde, PPren abstentzioa kenduta. Planak hainbat ekintza jasotzen ditu. Esaterako, eskolaz kanpo eta kirol entrenamenduetan erabilera indartzea. Tokiko hedabideetan euskararen presentzia handiagotzea gura dute, eta dirulaguntzak emango dituzte horretarako.

 

Bestalde, udal barneko araudi berria ere onartu dute. Herritarrak eskatzen ez badu, gaztelaniaz beharrean, euskara hutsean egin beharko diote beharginek. Derrigorra ez den arren, beharginen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimen bat ere martxan ipiniko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!