Atzerritarrei buruzko araudia ezagutarazteko saioak abian

Anboto 2013ko ots. 28a, 11:54
Atzerritarrei buruzko Legea eta horrrek atzerritarren gizarteratze-prozesuan duen eragin praktikoa argitzeko iformazio saioak abiatuko dituzte, gaur, Landako Elkartegian. Durangoko Udalak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin eta Ermuko Udalarekin batera antolatu ditu saio horiek

Atzerritarrei buruzko Legea eta horrrek atzerritarren gizarteratze-prozesuan duen eragin praktikoa argitzeko iformazio saioak abiatuko dituzte, gaur, Landako Elkartegian. Durangoko Udalak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin eta Ermuko Udalarekin batera antolatu ditu saio horiek.

 

Elkartegian izango dira taldeka izango diren saioak gaur, 18:30ean eta 20:30ean. Laugarrenez antolatuko ekimena da hori, atzerritarrei ez eze, atzerritarrekin loturaren bat (famili-lotura, lan-lotura...) duten herritarrei zuzenduta; baita atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten pertsonei ere. Saioak hilean behin izango dira, Ermuan eta Durangon txandakatuz.

 

Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzako Lege-Aholkularitzako abokatu batek jardungo du gaur. Era praktiko baten, Atzerritarrei buruzko Legea izango du berak hizpide: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeak, famili berrelkartzeak, ikasketengatik egonaldiak, lan- gizarte- eta famili-errotzeagatik erregularizazioa, atzerritarren kontratazioa, nazionalitatea, pertsona komunitarioei eta euron senideei buruzko araudia, zigorrak, kanporatzeak...

 

Aurten, berrikuntza moduan, titulu homologazioei buruzko saio bat ere eskainiko dute, atzerriko tituluak homologatu eta atzerritarren laneratzea errazteko helburuagaz.

 

Horrela eskatuz gero, partaideek prestakuntza-agiria jasoko dute, errotze-txostenaren edota gizarteratzeko ahalegin-txostenaren eskaerekin batera aurkezteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!