Kultur aniztasuna modu parte-hartzailean kudeatzen ikasteko saioak

Anboto 2013ko ots. 26a, 12:52
\'Aniztasun soziokulturalaren kudeaketa: kultura arteko bitartekotzan jardutea\' izenburupean jardunaldia egingo dute gaur Durangon. Donostiako Udaleko antropologoa eta kultura arteko bitartekari Adriana M. Villalonek gidatuko du Aniztasunaren Eskola programaren barruan eratutako hirugarren jardunaldi hori

\'Aniztasun soziokulturalaren kudeaketa: kultura arteko bitartekotzan jardutea\' izenburupean jardunaldia egingo dute gaur Durangon. Donostiako Udaleko antropologoa eta kultura arteko bitartekari Adriana M. Villalonek gidatuko du Aniztasunaren Eskola programaren barruan eratutako hirugarren jardunaldi hori.

 

Prestakuntza eta sentsibilizazio gunea da Durangoko Udaleko Inmigrazio sailak bultzatutako Aniztasunaren Eskola eta  "kultur aniztasuna modu parte-hartzaile eta boluntarioan kudeatzen ikasteko sortua" da, antolatzaileek azaldu dutenez. Hiru hilerik behin izango diren jardunaldi sortak antolatu dituzte; gaurko hau hirugarrena da.

 

Hitz Egidazu programaren testuinguruan sortutako ekimena da Aniztasunaren Eskola Gizarte Ekintza batzordeburuak argitu duen moduan: "Helburua bitartekotzari eta kultura artekotasunari buruzko ezaguera erraztea da, eta oinarrizko baliabideak eskaintzeko interesa duten durangarrei zuzenduta dago; hau da, inmigrazioa sakonago ezagutzeko eta, zeharka, herriko kulturen arteko bizikidetzarekin konpromisoa hartu duten durangarrei zuzenduta".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!