Bost lagun atxilotu ditu Udaltzaingoak otsailean

Anboto 2013ko ots. 26a, 09:24
Bi lagun atxilotu ditu Udaltzaingoak asteburu honetan, eta, hirugarren lagun bat larrialdi zerbitzuetara eroan zuten; azken hori adin txikikoa. Bestalde, jakin eragin dute sendagai-poltsatxo bat eta dirua dutela Udaltzainen bulegoan, joan zen urtarrilaren 29tik. Jabeak bertotik pasa daiteke jasotzera.

Edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik atxilotu dute lagun bat udaltzainek. Oharrean azaldu dutenez, "ibilgailu bat hara-hona" atzeman zuten udaltzainek, "aparkatuta zeuden beste ibilgailu batzuei talka egiteko moduan". Dagozkion alholemia-frogak egin ondoren, baimendutako alkohol maila gailentzen zuela-eta atxilotu egin zuten. Agintaritzari jarkitzeagatik eta erasotzeagatik atxilotu zuten bigarren pertsona bat; establezimendu bateko ate aurrean gertatuko liskarrean bitarteko egiten ari ziren udaltzainak.

Otsailaren 2 eta 3an, bestalde, beste hiru lagun atxilotu zituen Udaltzaingoak. Bide segurtasunaren aurkako delitua leporatuta atxilotu zuten herritar bat eta biolentziazko lapurreta-saiakera bat egaitik bigarrena, eta, agintaritzari jarkitzeagatik eta erasotzeagatik bigarrena. Ez identifikatzeagatik atxilotu zuten hirugarrena; baita agintaritzari jarkitzeagatik eta erasotzeagatik ere.

Sengagai-poltsatxoa eta dirua 

Joan zen urtarrilaren 29tik sendagai poltsatxo bat eta dirua daude udaltzailen bulegoan. Horrela jakin eragin du Udaltzaingoak. Jabea jasotzera pasa daitekeela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!