Berbaro elkarteak Itzarri saria eskuratu du

Anboto 2013ko ots. 24a, 21:54
Maider Uribe Berbaroko presidenteak, Maite Berriozabal kudeatzaileak eta Fernan Ruiz euskara teknikariak Koikili Lertxundiren eskutik jaso zuten saria.

Maider Uribe Berbaroko presidenteak, Maite Berriozabal kudeatzaileak eta Fernan Ruiz euskara teknikariak Koikili Lertxundiren eskutik jaso zuten saria.

 

Bilboko Alhondikako Bastida aretoan banatu zituzten eguenean “Itzarri Sariak 2013” . Egitasmoa azkarra, dibertigarria eta emozioz betetakoa izan zela azaldu dute antolatzaileek. Jabier Lertxundik, Itzarri Consultingeko aholkulari nagusiak, enpresaren marka eta irudi berria, produktu berritzaileak, krisiari aurre egiteko argitaratutako liburu berria … gogora ekarri zituen. Ondoren unerik barregarriena etorri zen, izan ere Anjel Alkain umoregileak, euskara eta kirolaren arteko errepresentazio dibertigarria egin zuen, publikoaren barre algarak sorraraziz.

 

Ekitaldiaren bigarren zatian sariak izan ziren protagonista. Koikili Lertxundi zuzendariaren eskutik, Jon Alberdi eskultoreak diseinatutako  sariak banatu zituzten. Herri Torrontegik "Good Job" saria jaso zuen eta Cabelec Electronikak "Besteam" saria. Berbaro euskara elkarteak "Euskal Coaching" saria eskuratu zuen. Maider Uribe Berbaroko presidenteak, Maite Berriozabal kudeatzaileak eta Fernan Ruiz euskara teknikariak Koikili Lertxundiren eskutik jaso zuten saria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!