Senide jagoleentzako ikastaro eta mintegiak prestatu dituzte

Anboto 2013ko ots. 25a, 08:32
Mendekotasuna duten adinekoen senide jagoleentzako laguntza eskini guran sortutako Zaindu programaren barruan hianbat ikastaro eta mintegi eratu ditu udalak. Durangaldeko Mankomunitateko Hirugarren Adineko sailagaz batera sortu zen Zaindu egitasmoa

Mendekotasuna duten adinekoen senide jagoleentzako laguntza eskini guran sortutako Zaindu programaren barruan hianbat ikastaro eta mintegi eratu ditu udalak. Durangaldeko Mankomunitateko Hirugarren Adineko sailagaz batera sortu zen Zaindu egitasmoa.

 

Otsailean hasi eta ekainera bitartean garatuko dira ekintza guztiak. Batetik, mendekotasuna duen pertsonaren luzaroko zaintza-lanen ondorioetaz hausnartzeko eta osasunean ohitura egokiak sustatzeko ekintza sorta antolatu dute: Erlaxazio tailerra, atseden zerbitzua, Bikote zaintzaileentzat laguntza eta mendekotasuna duen senidearentzat laguntza zerbitzua prestatu dituzte. Zaintzan antsietatea kontrolatzeko baliabideak ere landuko dituzte.

 

Beste alde batetik, zaintzaileentzako prestakuntzarako ekintzak ere antolatu dituzte. Mendekotasuna duten nagusiak zaintzeko baliabideak ikastea eta garatzea dute helburu horiek, zaintza-lanari modu egokienean aurre egiteko. Horretara, Mendekotasuna duen pertsonaren zaintzan lehen sorospenak eta Mendekotasuna duen senidearen zaintzaren inguruan komunikazioa hobetzea izeneko ikastaroak antolatu dituzte. Horrezaz gainera, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk eta Zaindu zure bizkarra mintegiak, eta, Loaren nahasteak berbaldia prestatu dituzte. Work kafea ere antolatuko dute, antolatzaileek azaldu dutenez.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!