Basurkok Durangoren oroigarria eman dio Montevideoko intendenteari

Anboto 2013ko ots. 21a, 11:51

Montevideo eta Durangoren arteko harremanak estutu gura dituztela azaldu dute ekitaldian

Montevideo eta Durangoren arteko harremanak estutu gura dituztela azaldu dute ekitaldian

 

\"\"Ana Olivera Montevideoko intendenteak harrera egin zion Pakea Bizkaiako tripulazioari joan zen astelehenean. Belaontziak Montevideon egin du azken geldialdia ozeano atlantikoa zeharkatu aurretik. Opari bereziagaz zihoan Unai Basurko Montevideoko gobernuaren egoitzara. Izan ere, Durangoko Udalak emandago oroigarria eman zion Oliverari. Bruno Mauricio Zabala durangarra hiriaren fundatzailea izan zenez, Montevideoren  eta Durangoren arteko harremanak estutu gura dituztela azaldu dute. Ekitaldira Haize Hegoa eta Euskaro, Montevideoko euskal etxeetako ordezkariak gerturatu ziren. Pakea Bizkaiako kapitainak espedizioaren berri eman ondoren, belaontzia bisitatzera joan ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!