"Errekonozimendua garrantzitsua da", adierazi du Alberdik; 94 aurkeztu eta sei izan dira finalista.
Alberdi harategian egindako txorizoek arrakasta eduki dute Villa de Bilbao lehiaketan. Otsailaren 7an egindako sari banaketan finalistaren oroigarria jaso zuen Txema Alberdik. 94 aurkeztu eta sei izan dira finalista. “Errekonozimendua garrantzitsua da”, adierazi du Alberdik. Bere ustez, txorizo onak egiteko, baserriko txerriagaz eta kariñoz egitea da giltza. 2009an odoloste onenaren saria jaso zuen Alberdik, eta finalista beste hainbatetan ere izan da.