Dendak bai: "Udala komertzioan sinisten hasi dela dirudi"

Anboto 2013ko ots. 15a, 08:42
38.000 euro eta lokal bat eman dizkio udalak Dendak Bai elkarteari, hitzarmena sinatuta

38.000 euro eta lokal bat eman dizkio udalak Dendak Bai elkarteari, hitzarmena sinatuta

 

Durangoko Udalak eta Dendak Bai merkatarien elkarteak –+Dendak eta Durango Bai elkarteen batura– hitzarmena lotu dute, eta atzo egin zuten sinadura ekitaldia udaletxean. Aitziber Irigoras alkateak eta Guillermo Oarbeaskoa merkatarien elkarteko ordezkariak sinatu zuten hitzarmena.

 

Horrela, udalak 38.000 euroko laguntza eta lokal bat eman dizkio elkarteari. Askatasun etorbidean egongo da hemendik aurrera Dendak Bai-ren egoitza administratiboa. Oarbeaskoak esker berbak izan zituen atzo: “Badirudi udala komertzioan sinisten hasi dela”. Urteetan hori ez dela horrela izan esan zuen merkatarien ordezkariak. Aitziber Irigoras alkateak adierazi zuen urte askoko lana egon dela bi aldeen partetik. “Garrantzitsuena da zuzeneko hartu-emana dagoela, nahiz eta beti ados ez egon”. Bere ustez, eskertzekoa da elkarte biek batzeko egindako prozesua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!