Nati Berrocal,'Salerosketak be, euskeraz' egitasmoaren bigarren tabletaren irabazlea

Anboto 2013ko ots. 12a, 12:44
Nati Berrocal izan da \'Salerosketak be, euskeraz\' egitasmoaren bigarren iPAD tableta elektronikoaren irabazlea. Durangoko e-SOFT informatika dendak banatu du 87.107 zenbaki saritua.

Nati Berrocal izan da \'Salerosketak be, euskeraz\' egitasmoaren bigarren iPAD tableta elektronikoaren irabazlea. Durangoko e-SOFT informatika dendak banatu du 87.107 zenbaki saritua. Oraingo honetan ordezko zenbakia izan duenari egokitu zaio saria zenbaki titularra ez delako agertu. Durangoko merkataritzan erosketak euskaraz egitera animatzen duen egitasmo honek, 2 iPad banatu ditu dagoeneko eta beste 4 banatuko ditu iraila bitartean ITG Taldearen eskutik. ITG Taldeak gogoratu gura die herritarrei zozketa bakoitzean zozketa eguna orduko, 2 hilabetetan banatutako txartelak soilik sartzen direla. Hurrengo zozketa datorren martxoaren 1ean izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!