Ilara luzeak Kalerarock jaialdirako azken sarrerak erosteko

Anboto 2013ko ots. 8a, 16:26
Kalerarock jaialdirako azken sarrerak gaur, 16:00etan, salgai ipini dituzte Durangoko Plateruena kafe antzokian. Ilara luzeak sortu ditu.

Otsailaren 23an, Durangoko Landako Gunean izango den Kalerarock jaialdirako azken sarrerak gaur, 16:00etan, salgai ipini dituzte Plateruena kafe antzokian. Ilara luzeak sortu ditu. Pertsonako, gehienez, bost sarrera erosi daitezke.

 

Talde hauek parte hartuko dute jaialdian: Vendetta, Kaotiko, Hesian, KOP, Gozategi, Governors, Betagarri, Iheskide, Arkada Social, Bad Sound System, Gatibu, eta DJ. Bull.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!