PSE-EEren ustez, Hiri Marka egiteko dirua aurreztu zitekeen

Anboto 2013ko ots. 7a, 14:02

Hiri Markaren aurkezpenaren harira, PSE-EEk adierazi du diseinu hori udalarentzako kostu barik egin zitekeela, eta 50.000 euro gastatu direla

Hiri Markaren aurkezpenaren harira, PSE-EEk adierazi du diseinu hori udalarentzako kostu barik egin zitekeela, eta 50.000 euro gastatu direla.

 

Durangoko Hiri Marka sortzeko ideia, merkataritza bultzatzeko PERCO mahaitik irten zen. PSE-EEko Pilar Riosek esan du, mahaiaren dinamizazioa eta markaren diseinua enpresa berari adjudikatu ziola gobernu taldeak: Ikei Research and Consultancy. Markarena, publizitate bako kontratu negoziatu bidez egitea kritikatu du. Guztira, 50.000 euro jaso ditu enpresak, Riosen arabera. Bere ustez, diru guzti hori aurreztu zitekeen: “Merkatarien elkarteak, bere teknikoekin lanak egitea proposatu zuen, eta udalarentzat ez luke kosturik edukiko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!