Europa osoko Jesuitak ikastetxeko ordezkariak Durangon izan dira

Anboto 2013ko ots. 7a, 12:45

Loiolan egindako Europako kongresuaren barruan, Durangoko ikastetxea bisitatu dute

Loiolan egindako Europako kongresuaren barruan, Durangoko ikastetxea bisitatu dute.

 

Astehelenetik eguenera Europako Jesus Konpainiako Ikastetxeetako zuzendari ordeen kongresua egin dute Loiolan. Kongresu horren barruan, atzo, Durangoko Jesuitak ikastetxeko azpiegiturak bisitatu eta bertan aurrera eroaten dituzten proiektuen berri izan zuten. Guztira, Europa osoko (Alemania, Frantzia, Italia, Erresuma Batua…) jesuiten ikastetxeetako 102 ordezkari inguru batu ziren.

 

Lehenengo, hamar minutuko meza eman zuten Jesuiten elizan. Ondoren, Durangoko Jesuitak ikastetxeko zuzendari Isabel Kanpanagak eta Izaskun Oregi irakasleak eman zituzten azalpenak Arrupe aretoan. Azkenik, Kurutziaga Hotelean bazkaritara batu ziren ordezkari guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!