Pakea Bizkaia Ushuaiatik Montebideorantz, udalaren oroigarriagaz

Anboto 2013ko ots. 6a, 15:10
Pakea Bizkaia Ushuaiatik, planetako hiririk australenetik, abiatuko da gaur Montevideorantz. Belaontziak 1.270 milia nabigatuko ditu Uruguaieko hiriburura iritsi arte. Prentsa oharrean jakitera eman dutenez, Pakea Bizkaiako tripulazioak Durangoko Udalaren \"Mikeldi\" oroigarria emango dio Montevideokoari. Euskal diasporarekin elkartuko dira bertan. Durangoko Bruno Mauricio Zabala izan zen Montevideoko fundatzailea 1724.urtean.

Pakea Bizkaia Ushuaiatik, planetako hiririk australenetik, abiatuko da gaur Montevideorantz. Belaontziak 1.270 milia nabigatuko ditu Uruguaieko hiriburura iritsi arte. Prentsa oharrean jakitera eman dutenez, Pakea Bizkaiako tripulazioak Durangoko Udalaren “Mikeldi” oroigarria emango dio Montevideokoari. Euskal diasporarekin elkartuko dira bertan. Durangoko Bruno Mauricio Zabala izan zen Montevideoko fundatzailea 1724.urtean.

 

Gizarte hezkuntza-proiektua zabaltzeaz gain, tripulatzaileak euskal diasporarekin elkartuko dira.  Otsailaren 22 inguruan, Pakea Bizkaia Montevideotik abiatuko da, Atlantikoaren zeharkaldiari hasiera emateko. Hilabetez haizeen kontra nabigatuko dute espedizioaren abiapuntura, hau da, Bilbora, iritsi arte. Horrela, gizarte hezkuntza-proiektuaren hirugarren espedizio interesgarriari amaiera emango zaio.

 

Antartikara iritsi ondoren eta zenbait egunez atseden hartu eta gero, azken bi hilabetetako tripulazioak bere etapa amaitu du eta hurrengo taldeari utzi dio lekua. Alvaro Mozos galiziarra izan zen lehenengoa abiatzen otsailaren 3an (igandea) eta hurrengo egunean gauza bera egin zuten Marta Duchek, Mikel Lejarzak, Xabier Urrestik eta Kepa Acero freesurflariak. Batzuk belaontzitik penaz zihoazen bitartean, tripulatzaile talde berria Ushuaiara iritsi zen ilusio handiz.

 

Hirugarren etapa honetan UPV-EHUko Nautika eta Itsas Garraioko ikasle diren Ekaitz Rivas (Bizkaia), Iker Arriaga (Bizkaia) eta Aritz Ortega (Araba) ontziratuko dira, itsas ingeniari teknikoa den Borja Villagran (Gipuzkoa) eta Itsas Nabigazioan diplomatua den Laura Terceño (Bizkaia). Valentin Basañez argazkilaria (Araba) otsailaren erdialdean iritsiko da. Unai Basurko kapitaina, Gonzalo Terceño bigarren kapitaina eta Andrea Ruiz, Hezkuntza koordinatzailearekin, hirugarren etapako tripulazioa osatzen da.

 

Horiek belaontzia etxera ekartzeaz arduratuko dira. Atzo, asteartea, tripulazioa belaontzia nabigaziorako prestatzeaz arduratu zen. Beharrezkoak ziren azken gauzak ontziratu zituzten,  ur eta erregai bitelgiak bete, gaur Montevideorantz abiatzeko.

 

Beagle eta Maire kanaletatik nabigatuko dute Atlantikora irtetzeko eta Malvinetako korrontearen laguntzaz, iparralderantz nabigatuko dituzte 1270 milia Montevideora iritsi arte. Tripulatzaile berriek Pakea Bizkaian izango dute lehenengo nabigazio-esperientzia luze hori "oso baliagarria" izango dela diote arduradunek, bai belaontzira eta bai ontziko egunerokotasunera ohitzeko. Montevideora otsailaren 15 aldera iritsiko dira eta horren ostean, Atlantikoaren nabigazio luzeari ekingo diote.

 

Montevideon, euskal komunitateak eta autoritateek egingo diete harrera tripulazioari. Gizarte hezkuntza-proiektua zabaltzeaz gain hitzaldi eta ate irekien egunean, tripulatzaileak Haize Hegoak Euskal Etxeko euskal diasporarekin elkartuko dira. Horrez gain, Durangoko Udaleko Mikeldi oroigarria emango diote Montevideokoari. Helburua bi herrien arteko harremana estutzea da. Durangoko Bruno Mauricio Zabala izan zen Montevideoko fundatzailea 1724.urtean. Otsailaren 22 inguruan Pakea Bizkaiako kapitainak, Atlantikoaren zeharkaldiari hasiera ematea aurreikusi du Montevideotik. Hilabetez haizeen kontra nabigatuko dute espedizioaren abiapuntura, hau da, Bilbora, iritsi arte. Horrela, gizarte hezkuntza-proiektuaren hirugarren espedizioarii amaiera emango diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!