Gaurtik aurrera, pintxoa dastatu eta tragoa hartzeko gonbita

Anboto 2013ko ots. 7a, 08:40

Gaur hasi eta ostegunero, pintxo bat dastatu eta trago bat hartzeko gonbita luzatuko die bezeroei +dendak merkatari elkarteko bazkide diren hamabi tabernek. Apirilaren 25era bitartean luzatuko den ekimenak astegunetako poteo-giroa indartzea du helburu

Gaur hasi eta ostegunero, pintxo bat dastatu eta trago bat hartzeko gonbita luzatuko die bezeroei +dendak merkatari elkarteko bazkide diren hamabi tabernek. Apirilaren 25era bitartean luzatuko den ekimenak astegunetako poteo-giroa indartzea du helburu.

 

+Dendak Durangaldeko merkatari elkarteko honako tabernek egin dute bat ekimenagaz: Sport Tavern, Urrats, Bodegón Gaur, Hotel Kurutziaga, Saltsan, Plateruena, Kiroldegiko taberna, Misarbe, Lupetza, Pol-Pol, Leku Berri eta Maite. "Ostalariek tragoxka batzuk hartzeko joera berria aprobetxatu gura dute eguenetan, gaur egungo krisi egoera kontutan hartuta", azaldu dute +dendak elkarteko kideek.

 

Guneka sailkatuta dauden ekimenean parte hartuko duten tabernak eta ostalariek parte hartzen duten bezeroak sarituko dituzte. Horretara, pintxoak dastatzeko aukeraz gain, +dendak elkarteko bulegoan bi gune desberdinetako tabernen zigiluak erakutsita erosketak egiteko telazko orga bat lortuko dute. Horrezaz gainera, gune bakoitzeko taberna batetako zigilua lortuz gero 100 euroko opari-txartela irabazteko aukera egongo da: hiru opari-txartel zotz egingo ditu +dendak elkarteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!