Izenaduba Basoko lehiaketa irabazi du Kurutziagak

Anboto 2013ko ots. 4a, 17:54
Olentzerori eskaera egin diote ikasleek bideo baten bidez. 500 euro jaso ditu ikastolak lehen postuan geratuta

Olentzerori eskaera egin diote ikasleek bideo baten bidez. 500 euro jaso ditu ikastolak lehen postuan geratuta.

 \"\"

Mungian dagoen euskal mitologiaren parkean, Izenaduban, Kurutziaga ikastolakoak izan dira garaile. Parke hau Olentzeroren etxea legez ere ezaguna da, eta hain zuzen ere, Olentzerogaz lotutako lehiaketa bat ipini zuten martxan bertakoek. Ikastetxeetan garatu beharreko txapelketa honetan, ikasleek Olentzerori eskaera egin behar zioten, edota Olentzerori buruz daukaten ideia plasmatu. Hori, bideo baten bidez. Bada, epaileek esan dute durangarrena izan dela onena. Ondorioz, 500 euroko saria eskuratu dute.

 

Bideo lehiaketak arrakasta izan duela esan dute antolatzaileek, eta horregatik, sari banaketa ekitaldia egin zuten zapatuan Mungiako Olalde aretoan.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!