Trenbide zaharrean hiru pasabide egitea proposatu du Riosek

Anboto 2013ko ots. 1a, 10:17
Pilar Rios Durangoko PSE-EEko zinegotziak trenbide zaharreko lursailean oinezkoentzako behin-behineko hiru pasabide eskatu ditu prentsa ohar bidez jakitera eman duenez.

Pilar Rios Durangoko PSE-EEko zinegotziak trenbide zaharreko lursailean oinezkoentzako behin-behineko hiru pasabide eskatu ditu prentsa ohar bidez jakitera eman duenez.

 

Riosek dioenez, “EAJren gestio txarrak parte-hartze prozesuan atzerapena ekarri du, eta baita libre geratu den lursailaren urbanizazioan ere”. Oinezkoentzako hiru pasabideei dagokionez, Uribarri eta Ibaizabal kaleen loturan, Pedro Pablo Astarloa eta Ibaizabal kaleen artean eta Fauste Behekoa-Untzillatz eta Fauste kaleak elkartzen diren puntuan jarri beharko lirateke. Gaineratu duenez, diseinuaren inguruan gazteei iritzia eskatzeaz gainera, Agenda 21eko forora ere zabaldu beharko litzateke eztabaida. Riosen berbetan, “Urkullu jaunaren argazkiez eta bisitez gainera, Eusko Jaurlaritza berriari eskatzen diogu aurretik jarraitutako proposamen zehatzen eta irtenbideen bideari ekiteko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!