Trenbide zaharreko lursailean zer egin proposatuko dute ikasleek

Anboto 2013ko urt. 31a, 13:10
Ermodotik Landakoraino dagoen trenbidearen lursailean zer egin ahal den aztertuko dute gazteek, mugikortasun irizpideak kontuan hartuta

Ermodotik Landakoraino dagoen trenbidearen lursailean zer egin ahal den aztertuko dute gazteek, mugikortasun irizpideak kontuan hartuta.

 

Tren geltoki zaharraren lursailetan egingo den proiektuak denbora beharko du oraindik egia bihurtzeko. Baina, Durango zeharkatzen duen trenbide zaharrak ere, emango du gune berriak sortzeko aukera libre geratzerakoan. Udala hasi da egoera hori aurreikusten, eta bertan zer egin zehaztu aurretik, herritarren iritzia jakin gura du. Kasu honetan, sektore jakin bat hartu du lagin moduan: Durangoko DBHko ikasleak. Ermodotik Landakoraino dagoen lursailean zer egin ahal den aztertuko dute gazteek, mugikortasun iraunkorraren irizpideak kontuan hartuta. Ikastetxe guztietako DBHko ikasleek parte hartuko dute, eta amaierako proposamena udalaren esku utziko dute. Joan zen asteburuan egindako Berdeago azokan aurkeztu zuten partaidetza prozesua.

 

Ekainera bitartean, bost tailer egingo dituzte teknikariek ikasleekin. Gero, urrira arteko fasean, proposamenak batu eta teknikoki landuko dituzte. Azkenik, lanaren laburpena egingo dute.

 

Arduradunen arabera, lursail horretako proiektua herria kohesionatzeko aukera bat da, eta mugikortasuna eta irisgarritasuna bultzatuko ditu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!