Ur edangarria moztuko dute Askatasun Etorbidean

Anboto 2013ko urt. 29a, 08:31
Ur hodi nagusian egin beharreko konponketa lanen eraginez ur-edangarria moztuko dute, gaur, Askatasun Etorbidean eta Zabalekoa kalean

Ur hodi nagusian egin beharreko konponketa lanen eraginez ur-edangarria moztuko dute, gaur, Askatasun Etorbidean eta Zabalekoa kalean.

 

Bizilagunok ez dute urik izango 09:00etatik 12:00etara bitartean. Horrela azaldu dute udal arduradunek. Askatasun Etorbideko 1, 3, 7, 9, 11, 13 eta 15 zenbakietan eragingo du ur-mozketak. Baita Zabalekoa kaleko 1ean ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!