Zabaldu dute Berdeago

Anboto 2013ko urt. 25a, 12:56
Agintarien parte hartzeagaz hasi da ingurumenaren aldeko azoka. Aitziber Irigoras alkateak inauguratu du

Agintarien parte hartzeagaz hasi da ingurumenaren aldeko azoka. Aitziber Irigoras alkateak inauguratu du.

 

Martxan dago Berdeago azoka. Mondragon Unibertsitateko sei ikasleren ekimenez sortu da azoka berezi hau, eta bertan ingurumenaren zaintza ezaugarri dduten enpresek edukiko dute lekua. Esaterako, ibilgailu elektrikoak, bizikletak edota berogailuak egongo dira ikusgai. Ibilgailu batzuk probatzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek, gainera. Landako Guneko azokara debalde sartu ahal izango da asteburu osoan zehar.

 

Aitziber Irigorasek inauguratu du egitasmoa. Alkateak adierazi du guztien artean Durango ingurumenaren aldeko topagune bihurtzea desio duela. Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek ere parte hartu dute hasierako ekitaldian.

Egitaraua

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!