Urkullu: "Aukera historiko baten aurrean gaude"

Anboto 2013ko urt. 21a, 09:52
Iñigo Urkullu Lehendakariak Durangoko trenbide zaharra eta garajea bisitatu ditu, inguru horren obrak zelan doazen ikusteko. Lursailak berreskuratzeko egitasmo horregaz konpromisoa berretsi du

Fuente: Irekia - Gobierno Vasco

Iñigo Urkullu Lehendakariak Durangoko trenbide zaharra eta garajea bisitatu ditu, inguru horren obrak zelan doazen ikusteko. Lursailak berreskuratzeko egitasmo horregaz konpromisoa berretsi du.

 

Iñigo Urkullu Lehendakariak esan du Durango aukera historiko baten atarian dagoela: "Aspaldiko eskaera baten aurrean gaude; aukera historiko baten aurrean gaude". Aukera hori, tren geltokia kenduta berreskuratuko diren 60.000 metro karratuekin lotu du, eta horietatik 25.000 hiri-parkerako izango direla nabarmendu du. "Aukera historikoa, beraz, Durangoren hiri eraldaketarako".

 

Urkulluk adierazi du tren geltokiaren berriztea eta gaineko lursailak berreskuratzeko proiektua -\'Durango Operazioa\' legez izendatua hasieran- erakundeen arteko koordinazioari eskerrak hasi zela, eta horretan berresten dela. Lopezen aurreko legealdian EAJ eta PSE-EEk konpromiso eta borondate falta egotzi izan diote elkarri, eta horren amaiera islatu gura izan du kargudun berriak, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia eta Durango eta Iurretako alkateak bisitara gonbidatuz. "Beharrizan bat daukagu: garraio politika bateratu bat eduki ahal izatea".

 

Fuente: Irekia - Gobierno Vasco

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!