Urte biko gelakoak Haurreskolarako dirulaguntzen atalean sartu dituzte.
Haurreskolan dabiltzan umeentzako dirulaguntza urte bikoen gelara zabaldu dute. PSE-EEk esan du bere ekimenez atera dela aurrera egitasmoa. "Urte bikoen gelakoak laguntza honetatik kanpo ez geratzeko beharra ikusi dugu". Horregatik, udalak 18.000 eurotik 28.000ra igo du partida.
Sozialistek azaldu dute otsailean hasiko dela dirulaguntzak eskatzeko epea. 2011-2012 ikasturteagatik egin ahal izango dituzte eskaerak gurasoek. Horrela, 2009an, 2010ean eta 2011n jaiotako umeak izango dira onuradunak.