Lehen Sorospenen ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Anboto 2013ko urt. 17a, 08:35

Durangoko Gurutze Gorriak Lehen Sorospenen ikastaroa eskainiko du otsailaren hamaikatik martxoaren bostera.

Durangoko Gurutze Gorriak Lehen Sorospenen ikastaroa eskainiko du  otsailaren hamaikatik martxoaren bostera. Ikastaroak 48 orduko luzeera izango du eta astelehenetik ostegunera egingo da 18:30etatik 21:30etara. Zenbait egoeren aurrean egin beharrekoa landuko da edukietan, besteak beste, bihotzeko baten aurrean, lipotimia kasuetan edo konorte galeretan besteak beste.

 

Ikastaroa egiten duenak, bukaeran gaitasun froga bat gaindituz gero diploma jasoko du. Diploma horrekin oposaketetan puntuak eskuratu daitezke eta unibertsitatetako ikasleek aukera askeko kreditu gisa trukatu ahal izango dituzte. Horrez gain, ikastaro honen ziurtagiria beharrezkoa da osasun arloko beste ikastaro batzuk burutzeko, sorosle ikastaroa adibidez.

 

zena emateko epea zabalik dago formaciondurango@cruzroja.es helbide elektronikora idatziz edo 600 98 95 51 telefonora deituz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!