Frai Juan Zumarraga eta Alluitz arteko biribilgunea hasi dira egiten

Anboto 2013ko urt. 14a, 14:32

Trafikoa arintzea da obraren helburua

Trafikoa arintzea da obraren helburua.

 

Gaur hasi dira Frai Juan Zumarraga eta Alluitz kaleen arteko biribilgunea egiteko lanak. Bost semaforo kenduta, trafikoa arintzea da obraren helburua. Gaur Iurretatik Durangorako zubia oinezkoentzako itxi dute alde batean, eta espaloia altxatzen hasi dira semaforoen parean.

 

Obra honegaz, Durango semaforo barik uzteko egitasmoak aurrera jarraitzen du. Frai Juan Zumarraga kalean bertan, Lehendakari Agirre kaleagaz lotunean, kendu beharko dituzte oraindik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!