Apple aplikazioa plazaratu dute merkatariek

Anboto 2013ko urt. 15a, 08:27

+Dendak merkatari elkarteak Apple aplikazioa plazaratu du bisitariek elkarteko bazkide diren saltoki eta tabernei buruzko informazioa jaso dezaten

+Dendak merkatari elkarteak Apple aplikazioa plazaratu du bisitariek elkarteko bazkide diren saltoki eta tabernei buruzko informazioa jaso dezaten.

 

Android eta BlackBerry plataformentzako dago eskuragarri aplikazio berri hori. Doakoa da, eta, euskaraz eta gaztelaniaz dago erabilgarri. AppStore-an "masdendak" jarrita aurkitu daiteke. Horrela jakin eragin dute merkatariek.

 

Bezero, merkatari eta elkartearen arteko komunikazio "kanal zuzena" da Apple aplikazio berri hori, merkatarien berbetan: "Batetik, establezimenduek euren produktuak, ordutegia, kokapena... ezagutarazi dezakete, eta, bestetik, erosleek azken tendentzi, dinamizazio kanpaina etabarren berri izan dezakete". +Dendak elkarteko arduradunen arabera, "aplikazio erreza, intuitiboa eta berehalakoa da, terminal hauen abantailez aprobetxatzeko aukera emanez. Horrezaz gain, kanal mugikorra komunikazio kanal osagarri bat legez erabiltzeko balio du". Gaineratu dutenez, aplikazio hau egunero teknologia erabiltzen duen bezero gaztearengana hurbiltzeko era bat da, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!