Azken urteetan beste patinatzaile hartu ditu izotz pistak

Anboto 2013ko urt. 9a, 08:54
Izotz pistak \"arrakasta\" izan du aurten ere bai, Gazteria eta Kirolak saileko presidente Ander Gorrotxategiren berbetan. Bere ustean Durangaldean eta Bzikaian Durangoko Izotz Pista \"ezinbesteko erreferente\" bihurtu da. Eguneko 513 patinatzaile batu ditu abenduaren izotz pistak

Izotz pistak "arrakasta" izan du aurten ere bai, Gazteria eta Kirolak saileko presidente Ander Gorrotxategiren berbetan. Bere ustean Durangaldean eta Bzikaian Durangoko Izotz Pista "ezinbesteko erreferente" bihurtu da. Eguneko 513 patinatzaile batu ditu izotz pistak.

 

Zortzigarren edizioa bete du aurten Durangoko Izotz Pistak, guztira 5.638 patinatzaile hartuz. Abenduaren 26an zabaldu zituen ateak izotz guneak eta abenduaren 6ra arte izan dute patinatzeko aukera zaletuek; bataz bestean, egunero, 513 lagun hurreratu dira. Patinatzen ikasi gura dutenentzako ikastaroak ere eskaini dituzte. Antolatzaileek jakin eragin dutenez, hamazazpi talde osatu dira. Horretara, guztira 640 lagunek jardun dute patinatzen ikasi guran.

 

Durangoko merkataritza sustatzea da Durangoko Izotz Pistaren helburuetako bat. Horrela azaldu du Gorrotxategik. Horretara, ekimenean parte hartzeagatik eskerrak eman gura izan dizkie +dendak Durangaldeko merkatari elkarteari; baita ekimenaren babesleeri ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!