Jaedek ongintza zozketako sariak banatuko ditu gaur

Anboto 2013ko urt. 6a, 13:24
Jaeden ongintza zozketa gaur arratsaldeko 18:00etan izango da, Andra Marian.

Jaeden ongintza zozketa gaur arratsaldeko 18:00etan izango da, Andra Marian.

 Kotxea da zozketaren sari preziatuena, baina horrez gainera beste 50 sari inguru eskuratzeko aukera dute Jaedeko ongintza zozketaren txartelak erosi dituztenek. Inoiz baino laguntza gehiago eskaintzen dihardu Jaedek. Janari poltsak prestatzen dituzte etxean arazo ekonomikoak dauzkatenentzat. Iñaki Gorritxategi kideak esan du iaz 600 familia lagundu zituztela, eta aurtengo urrian ere 500dik gora ziren dagoeneko. Hilero hogei bat familia berri etortzen ei dira jatekoa hartzera. Gehienak kanpokoak izan arren, 90etik gora dira bertako familiak. "Asko ez dira ausartzen etortzera, baina ez dezatela beldurrik eduki; intimitatea errespetatzen dugu". Familia horiek, udaleko gizarte sailera joan behar dira lehenengo, eta han ipinitako baldintzen arabera ematen diete JAEDera joateko aukera.

 

Egungo egoeragaz, beharrak gora egin du. Lehen, Eroskitik, Elikagaien bankutik eta Europatik etortzen zen jatekoagaz nahikoa zuten, eta azkenaldian 5.000 eurotik gora erabiltzen dituzte hilero produktu gehiago erosteko. Gorritxategik azaldu du umeak ere asko direla, eta horiendako elikagai gehiago sartzeak ere bultzatu du erosten hasi beharra.

 

 50. urtemuga gogra ekarriz

2013an 50 urte beteko ditu JAEDek, eta hainbat ekintza prestatuko dituzte sorrera oroitzeko. Gorritxategik kontatu du hasieran elizetan batzen zutela dirua, eta elkartea ezagutzera emateko papeletak ipini zituztela Durangoko kaleetan. Horregatik, batzuek Guardia Zibilaren kuartelera ere joan behar izan zuten.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!