Jesus Garitaonandia, Begoñako basilikako errektorea hil da

Anboto 2013ko urt. 3a, 10:12
Garitaonandia atzo eguerdian hil zen 75 urte zituela. Joan zen abenduaren 27an aurkitu zioten enbolia baten eraginez hil da. Bihar lurperatuko dute, Durangoko hilerrian eta hileta elizkizuna zapatuan izango da, 12:00etan Begoñako basilikan

Garitaonandia atzo eguerdian hil zen 75 urte zituela. Joan zen abenduaren 27an aurkitu zioten enbolia baten eraginez hil da. Bihar lurperatuko dute, Durangoko hilerrian eta hileta elizkizuna zapatuan izango da, 12:00etan Begoñako basilikan.

 

Garitaonandia Teologian lizentziatua zen Comillasko Unibertsitatean eta  Las Carrerasen, Arantzazun, Ondarroan eta Zornotzan jardun zuen. 1996an heldu zen Begoñara. 2006ra arte parrokoa izan zen eta 2006an basilikako errektore izendatu zuten. Gaur egungo parrokoagaz, Fernando Elorrietagaz lan egiten zuen. Javier Diago Begoñako anaidiako presidenteak azaldu duenez, "elkartearen esker ona adierazi nahi dugu Jesus Garitaonandiak Begoñako Birjinarenganako debozioa zabaltzeko emandako babesagatik".

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!