Ibili oinetako dendak banatutako 106.624 zenbakiarentzat iPad2 tableta

Anboto 2012ko abe. 31a, 20:41
Durangoko merkataritzan euskara gehiago erabiltzeko, \"Salerosketak be, euskeraz\" egitasmoa abian jarri zuen ITG Taldeak pasadan irailean. Urte osoan bananduko diren sei iPad2 tableta elektronikoetatik, bigarrena zozketatu berri da.

Durangoko merkataritzan euskara gehiago erabiltzeko, “Salerosketak be, euskeraz” egitasmoa abian jarri zuen ITG Taldeak pasadan irailean. Urte osoan bananduko diren sei iPad2 tableta elektronikoetatik, bigarrena zozketatu berri da.

 

Zenbaki saritua 106.624 da eta Ibili oinetako dendak banatu du, eta ordezko zenbakia, eSOFT informatika dendak banatu duen 87.107 zenbakia da. Irabazlea eta ordezkoa ITG Taldearekin harremanetan jarri beharko dira hilabete honetan zehar.

 

Irailetik martxan dagoan egitasmo honek, Durangoko merkatarien eskutik dagoeneko 50.000 txarteldik gora banatu ditu lau hilabetetan: "Gabon giro honetan, ITG Taldeak durangar denak gonbidatu nahi ditu berauen erosketak herrian euskaraz egitera, eta bide batez zozketetan zorterik onena opa die".

 

Antolatzaileen esanetan, bigarren edizio honek, merkatalguneek egitasmoaren dinamika ezagutu dezaten balio izan du; nola jaso txartelak, noiz izango diren zozketak, etab. Aurrerantzean atxikitutako merkatari kopurua egonkortzea espero dute, eta hurrengo ediziorako datuak izango dituzte parte hartze zehatzaren inguruan.

 

Hurrengo zenbaki saritua urtarrila eta otsailan zehar banatuko diren txarteletatik irtengo da datorren martxoaren 1ean.

 

Informazio gehiago: www.bizieuskeraz.com

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!