Durangar batek 8,8 kiloko lupia arrantzatu du

Anboto 2012ko abe. 27a, 16:56
Xabier Burns 27 urteko durangarrak 8,8 kiloko lupia arrantzatu zuen joan zen zapatu gauean Gipuzkoako hondartza batean. Gabonetan familian jan zuten 15 lagunen artean.

 

Xabier Burns 27 urteko durangarrak 8,8 kiloko lupia arrantzatu zuen joan zen zapatu gauean Gipuzkoako hondartza batean. Gabonetan familian jan zuten 15 lagunen artean.

 

 

Joan zen zapatu iluntzean Xabier Burns Frantzian arrantza egitetik etxera bueltan zetorren lagun batekin eta, bide batez, Gipuzkoako hondartza batean arrantza egiten geratzea erabaki zuten. Gaueko 1:00 inguruan tenkada indartsua sentitu zuen kanaberan. Hasiera-hasieratik argi izan zuen ohiko tamainatik gorako pieza zela: “Hasieran marrazo txikiren bat edo izan zitekeela pentsatu nuen; irakurri izan ditut horrelako kasuak”. Asko kostatu zitzaion pieza menderatzea. 20 minutu eman zituen arrainagaz ‘borrokan’: pita apur bat nasaitu, ondoren berriro tenkatu… behin eta berriro. Arraina 200 metrora arte joan zela gogoratu du. Arraina nekatzen hasi zenean apurka hondartzara hurreratu zuen eta orduan etorri zen sorpresa: lupia itzela zuen amutik zintzilik: “Ez dakit pita zelan ez zuen apurtu hainbeste indar eginda; uste nuen amua irentsi egingo zuela, baina ezta hori ere, ahoan zekarren”.

 

 

Inguruan arrantzan zebiltzanak berehala hurreratu zitzaizkion: “Arrantzan 30 urteko esperientzia dutenek ere sekula ez zutela horrelako lupiurik arrantzatu esan zidaten. Harrigarria zela”.

 

 

Badaki lupia hori prezio onean saldu zezakeela jatetxe askotan, baina nahiago izan zuen Gabon gauean familia giroan sukaldatu eta afaldu: laban eginda, olio eta berakatz apur batekin: “Ederra zegoen. Kostan eta amuagaz harrapatutako pieza da, muskuiluekin-eta elikatu dena. Asko gustatu zitzaigun”.

 

 

Egun hartatik hona antzerako kasurik eman den ikertzen ibili da. Badaki ez hain aspaldi 13 kiloko lupia bat arrantzatu zutela, baina seguru dago berea ere handienen artean dagoela. Ikertzen jarraitzekoa asmoa erakutsi du.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!