Gabonetako argiak kontsumoa erakartzeko

Anboto 2012ko abe. 26a, 11:25

Ibaizabal, San Inazio eta Antso estegiz kaleetan gabonetako argiak jarri ditu +Dendak Durangaldeko merkatari elkarteak, merkatari elkartuei salmentekin lagundu asmoz. Iaz argi gabe geratu ziren kaleok argiztatzeko 4.353,58 euroko aurrekontua izan dute

Ibaizabal, San Inazio eta Antso estegiz kaleetan  gabonetako argiak jarri ditu +Dendak Durangaldeko merkatari elkarteak, merkatari elkartuei salmentekin lagundu asmoz. Iaz argi gabe geratu ziren kaleok argiztatzeko 4.353,58 euroko aurrekontua izan dute.

 

Zuhaitzetan eta denden goikaldeak jarri dituzte argiak: "Kaleak dotoreago eta erakargarriago egoten dira, herritarrek senide eta lagunentzako opariak bilatu ditzaten", diote +Dendak elkarteko ordezkariek. Urtarrilaren 6ra arte egongo dira piztuta argiak, 18:00etatik 03:00etar,  "gaur egun sufritzen ari diren krisi ekonomikoari aurre egiten laguntzeko". Kontsumo baxuko eta energia kontsumoa txikiagotzeko argiak dira jarritakoak.

 

Durangko Udalak kontsumo elektrikoari egiten dio aurre, "arlo guztietan (ekonomia, ingurumena, soziala) hiriaren garapen iraunkorra eraginkorra bultzatzeko, krisi egoera sektoreak jaso behar dituen diru-laguntzekin bateragarri izanez". +Dendak elkarteko ordezkariek azaldu dutenez, "gabonetako argiak jarri ditugu aurten eta herritarrak gure establezimenduetara erakartzea lortu gura dugu, ikusi dezaten kalitatea eta prezio ona eskaintzen dugula".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!