Intxaurre elkartean pelikula eskainiko dute

Anboto 2012ko abe. 21a, 09:08

Pelikula proiektatuko dute datorren abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean Intxaurre elkartean

Pelikula proiektatuko dute datorren abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean Intxaurre elkartean.

 

Leon, el profesional filma emango dute abenduaren 25ean, 18:00etan. Ondoren, Herrira mugimenduak Durangon grabatutako lipdub-a ere proiektatuko dute. Presoen eskubideen aldeko lipdub erraldoia grabatu zuten abenduaren 8an, Durangoko kaleetan.

 

Urtarrilaren 1ean,berriz, La fuente de las mujeres pelikula ikusteko aukera emango dute Intxaurren; hori ere 18:00etan izango da. Amaitzerakoan, Cafe de Zimbabwue film laburra proiektatuko dute. Arriolan antolatzen duten 24 Ordu Digitalean lehenengo saria lortu zuen lan horrekin Maritalavista taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!