Topaguneak Durangora eroan du bere egoitza

Anboto 2012ko abe. 26a, 10:11

Topagunea euskara elkarteen federazioko lankideek, gutun baten bitartez, Abadiñoko Udalak, Jose Luis Navarro alkatearen bitartez, azken hilabeteotan izandako jokaera salatu dute. \"Alkateak zuzendutako jazarpen baten biktima\" izan direla diote. Topaguneak 2001etik Abadiñon izan du bere egoitza

Topagunea euskara elkarteen federazioko lankideek, gutun baten bitartez, Abadiñoko Udalak, Jose Luis Navarro alkatearen bitartez, azken hilabeteotan izandako jokaera salatu dute. "Alkateak zuzendutako jazarpen baten biktima" izan direla diote. Topaguneak 2001etik Abadiñon izan du bere egoitza.

 

Topaguneko lankideeek helarazitako gutun baten nabarmendu dutenez "gustura" aritu dira Abadiñon azken hamar urtean euron lana garatzen, "inguruko auzotarrekin giro onean eta udalarekin inongo arazorik gabe". Hala ere, 2012ko udaberritik, "auzokide baten ustezko salaketa batzuen eraginez alkateak jazarpen onartezina egin dio herriari 20 lanpostu jarduera ekonomikoa ekarri dion erakunde honi", diote. Topaguneak aipatutako salaketa horien kopiarik ez duela jaso adierazi dute bertoko langileek.

 

Ildo horretan, euskara elkarteen federazioko  langileek diote "era guztietako neurriak (batzuk legezkoak, beste batzuk zalantzazkoak edo zuzen-zuzenean legez kanpokoak) jarri ditu martxan alkateak jazarpena gauzatzeko". Horretarako, "auzokidearen hitza hartu duela oinarri" diote, "ustezko salaketaren egiazkotasuna frogatzeko inolako ahaleginik egin gabe". Salatu dutenez, " lan-jardu ordutegia mugatzeko eskaria egin digu (eta guk errespetatu), bilera gelatan alfombrak jartzeko eskatu digu (eta guk bete), udalak urteetan mantendu duen lagapena bertan behera utzi du (eta guk jabearekin tratu zuzena egin dugu bertan jarraitu ahal izateko) eta inori eskatzen ez zaizkion  ingurugiro-agiri eta txostenak eskatu dizkigu, behar bezala erantzuteko denborarik eman gabe".

 

Aipatutako horiek adibide batzuk direla diote Topaguneko lankideek. Beste asko dauela nabarmendu dute eta batzuk "larriak" dira: Urriaren 25ean, lantaldeko zortzi lagun bulegoan zeudela,  bertatik irtetzeko aginduz alkateak udaltzaingoan bidali izana salatu dute, "lanleku pribatu baten , udalak inongo eskumenik ez duen espazio baten, egotea galeraziz". Azkenik, abenduaren 10ean, hamar eguneko epean lanlekutik irtetzeko aginduz alkatetza dekretua jaso dutela ere kritikatu dute. Azkne bi hilabetean bulegorako sarrerako atea birritan aurkitu dute saboteatuta adierazi dute, "zotz eta pegamentuaz izorratuta". Horien aurrean salaketa tramitatu dute.

 

 

 

Bitartean, aipatutako auzkidearen "presioa" ere nabarmentzekoa izan dela azaldu dute. "Inongo frogarik gabeko salaketa faltsuak jartzeaz gain, egunero sentitu dugu bere presio jasanezina", diote gutunean. Aldi berean, gainontzeko auzokideen aldetik jaso duten babesa ere eskertu gura izan dute.

 

Durangoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin Durangon garatu ahal izango du bere lana Toaguneak hemendik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!