Lapurreten aurrean, kolaborazio polizial handiagoa eskatu du DAZek

Anboto 2012ko abe. 14a, 14:46

Alde zaharreko bizilagunen elkartea Ertzain-etxeko komisario berriagaz batu da, Ertzaintza eta Udaltzaingoaren arteko kolaborazio handiagoa eskatzeko

Alde zaharreko bizilagunen elkartea Ertzain-etxeko komisario berriagaz batu da, Ertzaintza eta Udaltzaingoaren arteko kolaborazio handiagoa eskatzeko.

 

DAZek uste du azkenaldian delitu ekintzak ugaritu direla. Besteak beste, etxeetan lapurretak egon direla esan dute, eta kalean ere poltsatik tira eginda bizilagunei lapurtu dietela. Antza denez, auzotar ugarik agertu du kezka elkartean. Horregatik, presentzia polizial handiagoa egotea eskatu dute auzotarrek. Ertzaintza eta Udaltzaingoak batzarren agenda bat diseinatzea gura du DAZek, neurriak aztertzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!