Izotz pistarako eta barraketarako sarrerak oparituko dituzte

Anboto 2012ko abe. 18a, 08:18

Euron bezeroak saritu guran Durangon ipiniko dituzten izotz pista eta barraketarako sarrerak oparituko dituzte +Dendak Durangaldeko merkatari elkarteko bazkideek. Bezeroen artean, 2.900 sarrera banatuko dituzte, abenduaren 20tik aurrera

Euron bezeroak saritu guran, Durangon ipiniko dituzten izotz pista eta barraketarako sarrerak oparituko dituzte +Dendak Durangaldeko merkatari elkarteko bazkideek. Bezeroen artean, 2.900 sarrera banatuko dituzte, abenduaren 20tik aurrera.

 

Durango Merkatari Gune Ireki handi bat dela ere gogorarazi gura dute ekimenagaz merkatariek,  "gabonetaz disfrutatu ahal izateko guztiagaz". Iaz legez, Landako erakustazokan egokituko den izotz pistarako sarrerak  banatuko dituzte. Era berean, aurten, scalextric eta ohe elastikoetan aritzeko sarrera ere oparituko dituzte. Barraketarako 2.000 sarrera banatuko dituzte, eta, 900 izotz pistarako. +Dendak elkarteak Durangon duen egoitzan (Plateruen plaza, 8) eskuratu daitezke sarrerak abenduaren 20tik aurrera, +Dendak-en bazkide diren dendetako tiketak erakutsiz. Horrela azaldu dute merkatari elkarteko arduradunek.

 

Abenduaren 10etik 31 bitartean egindako erosketagaitik jasotako tiketek balioko dute sarrera lortzeko, eta gutxienez, 20 euroko erosketak egin beharko dira. Hala ere, azaldu dutenez, 20 euroak lortu arte tiketak metatzea ere egongo da.

 

Gehienez hiru sarrera emango dira eta hartzerakoan Durangoko Udalak antolatzen duen izotz pistagaitik edo Ezkurdin dauden barraketengaitik aukeratu beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!