Kalean txiza egiteagatik zazpi espediente

Anboto 2012ko abe. 12a, 13:02

Udaltzaingoak zazpi espediente zabaldu ditu kalean txiza egiteagatik, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatu den lau egunotan. Adin txikikoei alkoholdun edariak zerbitzatzeagatik espedientea zabaldu diote baita herriko ostalari bati ere bai, eta beste bati itxiera-ordutegia ez errespetatzeagatik

Udaltzaingoak zazpi espediente zabaldu ditu kalean txiza egiteagatik, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatu den lau egunotan. Adin txikikoei alkoholdun edariak zerbitzatzeagatik espedientea zabaldu diote baita herriko ostalari bati ere bai, eta beste bati itxiera-ordutegia ez errespetatzeagatik.

 

Horrezaz gainera, zapatu goizaldean pertsona bat atxilotu zuen udaltzaingoak kartera bat ostu izanagaitik, eta hiru espediente tramitatu zituzten herritarren segurtasuna babesteko lege organikoa aplikatuz: arma ez baimendua eramateagatik bat, eta beste bi agintaritzari jaramon ez egiteagatik. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek.

 

Azkenik, ostalaritza lokal baten izandako borroka baten parte hartu dute udaltzainek. Pertsona heldu bat koma etilikoan artatu dute eta mozkorturik zegoen adin txikiko bat  bere tutoreen esku utzi zuten.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!