'Durango, hiri komertziala' gai hartuta, argazki lehiaketa

Anboto 2012ko abe. 11a, 11:03

III. Argazki Lehiaketa antolatu du +Dendak Durangaldeko merkatari elkarteak. Merkataritza-inguru legez Durangoko duen garrantzia azpimarratu gura dute, aurten. Beraz, \'Durango, hiri komertziala\' aukeratu dute argazkiak ateratzeko gai moduan. Abenduaren 16ra arte dago argazkiak helaraztea

III. Argazki Lehiaketa antolatu du +Dendak Durangaldeko merkatari elkarteak. Merkataritza-inguru legez Durangoko duen garrantzia azpimarratu gura dute, aurten. Beraz, \'Durango, hiri komertziala\' aukeratu dute argazkiak ateratzeko gai moduan. Abenduaren 16ra arte dago argazkiak helaraztea.

 

+Dendak elkateko arduradunen berbetan, hiri eta gizartearen garapenerako horrek duen eragina aitortu gura diote sektoreari. Gaineratu dute parte hartzen dute argazki guztiak +Dendak elkarteko kide diren dendetan egongo direla ikusgai, abenduan.

 

Irabazleak 250 euroko saria jasoko du, eta, bigarrenak, 150 euro. Horrezaz gain, +Dendak Saria ere emango dute. Azken horrek elkarteko partaide diren saltokietan erosketakegiteko 150 euroko erosketa-txartela lortuko du. Durangoko Udalak babestutako lehiaketa da antolatutakoa.

 

Durango, Abadiño, Iurreta, Izurtza, Atxondo, Zaldibar eta Garaiko herritarrek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, herri horietan guztietan daude-eta elkarteko bazkide diren dendak. Argazkiak abenduaren 16ra bitartean helarazi daitezke +Dendak elkartera: masdendak@masdendak.com e-maila erabilita edota postaz bidalita honako helbide honetara: Plateruen Plaza 8, Durango. Antolatzaileek azaldu dutenez, argazkiak jpg formatuan aurkeztu beharko dira 18x24ko neurrian (postaz bidaliz gero, CD batean erantsita).

 

Abenduaren 29an ezagutaraziko dituzte epaimahai batek aukeratutako hiru argazki onenak. Era berean, parte hartu duten argazki guztien artean aukeraketa bat egingo dute eta +Dendak elkarteko partaide diren dendetako erakuslehioetan ikusi ahal izango dira. +Dendak saria jasoko duen argazkia ere aukeratuko du epaimahaiak, hala ere, horretarako herritarren eritzia hartuko dute kontutan. Izan be, gustukuen duen argazkiaren alde botoa emateko aukera dute herritarrek +Dendak elkartearen webgunean: www.masdendak.com . Bozketan parte hartzen duten herritarren artean erosketa-txartelak zotz egingo ditu merkatari elkarteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!