Presoen eskubideen aldeko Lipdub erraldoia, ikusgai

Anboto 2012ko abe. 10a, 09:58

Zapatuan preso politikoen eskubideen aldeko LIpdub-a egin zuen Herrira mugimenduak Durangon.

 

Zapatuko grabazioaren ostean, bideoaren muntaia egin dute dagoeneko, eta sarean ikusgai dago. Atzo bertan, Durangoko Azokaren baitako Irudienean estreinatu zuten, eta aretoa jendez bete zuten.

 

Urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazio nazionalerako deialdia egiteko erabiliko dute, spot legez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!